XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eliza alfabetatu gabea (Oinatiarrez idatzita).

Izenburu honekin lantxo bat agertu da Zeruko Argian (19761-4, 689. zenb.) Donostiako obispuak Gipuzkuako parrokixetan zabalketan dittuen idatziagatik.

Egiliak, abadia bera, ez dittu idatzi honeik, dakarrein itxuriaz ontzat joten (ortografiagatik esan gura dau).

Hona hemen bere arrazoiak: Hizkuntza guztiak dakoi idazteko ortografia bat, eta hau zelakua izan bihar daben Akademiaren lana da.

Honek emuten dittu legiak eta arauak.

Euskal Herrixan Euskaltzaindia da nagusi sail honetan (duda barik!), eta azken urte honeittan emun dittu bere arauak ortografiaz.

Zergatik orduan jarraitu ez?.

Ez ete dira obispuak konturatu euskera batuaren garrantzi eta inportantziaz, eta batez be, azken urte honeittan Euskal Herrixak, Euskaltzaindiaren gidaritzapeian, bide horretatik egin dittuen pausoez?.

Honaino lan horrek dakarren arrazoi batzuk.

Tristia da guk be beste hainbeste esan biharra Oinatiko parrokixan etaraten diran idatziagatik (Goi Argi).

Itxura danez, eliz-gizon batzuk ez dira konturaketan hizkuntza bat herri baten hartu-emunetarako erraminttia dala, eta Saussurek ederki irakutsi eben moduan, berba egitteko modu bat bi mailatan zatiketan da: alde batetik hizkuntza edo hizkundia (langue) eta bestetik hizketa edo berbetia (parole).

Lenengua berba egitteko biharrezkua dan sistema edo egittura bat da; bigarrena, ostera, persona baikotza sistema hori erabiltteko eria da.

Jakina da, gure artian euskeraz orain arte sistema bat baino gehixago erabili dirala idazterakuan.

Baina, sistema bakarra eta bardina erabiltteko biharra aspaldittik somaitten da.

Euskal Herrixan, mila izardi kostata, oraintxe gabiltz literatura, heziketa eta idaz-lanetarako balixoko daben hizkuntza bat moldau guran.

Eta hizkuntza hori euskera literario edo batua da.

Euskaltzaindiaren gidaritzapeian eta herriko idaz-langile gehixenen laguntzarekin egitten gabiltzana.

Gura edo gura ez, hau izango da geroko euskera idatzia edo literariua.

Eta zorionez! Bistan dago, hau ikusten ez dabena, aurrera biharrez atzera begira dagoen jentia dala.